ARTELEKU

Jardunaldia

Jaime de los Rios ARTEKLABekoak eta CsO taldeak Pablo Ugartetxea bilbotar artistaren lan prozesuan parte hartzera gonbidatzen dute. Work in progress bat garatuko du saio irekietan, bere Unarmed Victory erakusketa egiteko bide eman zioten premisetan oinarriturik, ikus-entzunezko pieza berriak sortuko dituela.

2012tik Pablo Ugartetxea erakusketa sail bat egiten ari da karga sinboliko berezia duten munduko hiri batzuetan: bonbek sarraskituriko Gernika eta Tokio bezalako lekuetan -Unarmed Victory erakutsi zuen 2013ko maiatzean eta ekainean, ASTRA Sormen Lantegian (Gernika) eta Promo Arte Gallery-n (Tokio)- edo indarkeriak zigorturiko lekuetan, hala nola Rio de Janeiro edo Sao Pauloko faveletan, non Surfbanismo erakutsi zuen 2012ko uztailean Rio de Janeiroko Favela Surf Clube GKEaren egoitzan, Cantagalo Favelan, eta Sao Pauloko Bienalaren eraikuntzan.

Gernikan, ASTRA sormen lantegian gauzatu zuen Unarmed Victory erakusketa eraikuntza hartan berean inspiraturik zegoen, eta ASTRA bezalako eraikin bat, antzina arma, pistola eta bonben fabrika zena, hots, suntsipen lantegi bat arte sormen lantegi bilakatu izanak eragindako aldaketari buruzko gogoeta bat izan zen erakusketa hura.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko