ARTELEKU

Jardunaldia

Instalazioa BIDEO-SORKUNTZA & MODAren barne dago: bideo-sorkuntza eta moda elkartuz eratutako proiektu artistikoen inguruko haurnarketa, asmo eta hedatzea garatzen dituen egitarua hain zuzen ere. Colectivo YOXek Artelekurekin elkarlanean antolatutako egitaru hau, tailer bat eta erakusketa eta komunikazio jarduerak osazen dute.

Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda, ikus-entzunezkoa, instalazioa eta argazkigintza bezalako bitartekoak erabiltzen dituzten artistak, Ixone Elzoren moda lanekin elkartutako bideo-sorkuntzen proiektuak asmatu, ekoiztu eta hedatzeko aukeratuak izan ziren.

Artelekun 2012ko azaroan izan zen tailerrean, Kathryn Ferguson errealizadore, irakasle eta komisario irlandarrak lagunduta, proiektuen estudioa eta grabaketa landu ziren. Informazio gehiago.

Zuhar Iruretagoienarententsioa karga descarga erlaxazioa”, José Morrajaren#” eta Sergio OjedarenII Before I kill you” proiektuak Ixone Elzok aukeratutako moda lanen alde estetikoak eta kontzeptualekin bat egiteko bururatuak izan ziren, diskurtso konfluentziaren maila proiektuen sortzaileen aukera izanik. Erabilitako lanak hiru kolekzio desberdinetakoak (“Cabeza de Jabalí”, “Truchas con lentejas” eta “Carne fresca”) dira, Ixone Elzoren moda inguruko lanaren alde kontzeptual nabariaren lekuko direla.

Hiru proiektuek ganiera, Dantzaz Konpainiko Beñat Urrutiabizkaia eta Enmanuel Dobby dantzarien interbentzioez lagundu ziren, zeinek proiektuen koordenada espresiboak antzeztu zituztenak dantzari, modelo zein antzezle gisa.

Tailerraren ostean eta proiektuen azken bertsioaren erakusketa eda hedapenarekin amaituko den prozesuaren barne, Iruretagoiena, Morraja eta Ojedak aurretiazko edizioak sortu dituzte, Artelekun antolatutako instalazio honetan aurkeztuak izateko bereziki ekoiztuak.

Instalazioa eta programa osoaren egokitasuna, ikus-arte eta moda bat egiten duten praktiken emergentzia nabariak zuzenesten du.

Arte garaikideak hamarkadak daramazki beste esperientzia arloenganako sinergiak arakatzen: filosofía, teknologia, politika, literatura, diseinua, komunikazioa… Artea eta moda gainera, lengoai bezala artikulatzeko eta ekoizpen material eta sinbolikoaren tresna izateko gaitasunean bat egiten dute.

Moda eta ikus- entzunezkoaren topaketa, zinemaren hasierarekin inauguratu zen eta geroztik forma eta bitarteko filmiko, bideografiko eta digital desberdinak arakatu ditu. Bideoartearekin mende honen hasieran ahaidetu zen, Fashion Film deituriko eta forma anitz dituen ikus-entzunezko genero berri bat eratuz.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko