Madril, 1976. Ikus-artista, Arte Ederretako lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Bakarkako erakusketa ugari egin ditu. Bere lanak, besteak beste, Madrilgo Komunitateko Arte Garaikideko Bilduman eta Cajamadril Gizarte Ekintzan ikus daitezke. Elkarlanean aritu da modako hainbat sortzailerekin modako ikus-entzunezkoak egiteko (Maya Hansenekin Madrilgo Mercedes Fashion Weeken, Assaad Awad diseinatzailearekin eta Rossy de Palma aktorearekin “Metamorphosis” izeneko lehen bildumaren sustapen bideoa egiteko). Gaur egun Madrilgo ASM28 Galeriak ordezkatzen du.