ARTELEKU

Dario Urzay

Profila

Dario Urzay

Bilbon jaioa, 1958an. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle aritu zen bertan, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria eskuratu zuen 1983ko urtetik 1988ra bitartean. Azken urte horretan bertan Londresera joan zen, Delfina Estudios Fundazioak gonbidatuta. Erakusketa indibidualak egin ditu New York, Paris, Madril, Bartzelona eta Helsinkin, eta erakusketa kolektiboak Londresko Institute of Contemporary Arts, Bielefeld-eko Kunsthalle eta Berlingo Hamburg Banhoff Museum-en. Asko dira bere bildumetan Urzayren obrak dituztenak, esaterako Marugame Hirai museo japoniarra, Madrilgo Reina Sofía Museoa, Bilboko Guggenheim, Londresko Deutsche Bank Collection, Parisko Gaur Egungo Artearen Funts Nazionala eta Wurth bildumaren espainiar egoitza. 2005ean Arte Grafikoaren Sari Nazionala eman zioten Madrilen, eta Excellent Work Award Pekineko Bienalean.

Dario Urzayk teknika-hibridazioa baliatzen du pinturan, prozedura piktorikoak, fotografikoak eta argazki bidezko garapenak lantzen baititu. Duela hainbat urte hasi zen bere lanean mugimenduan diren argazki-irudiak eta proiekzioak erabiltzen. Horien bidez, Urzayren pintura eremu zabaldua da.