ARTELEKU

Tailer hau ibilbide teoriko-praktiko zirkular bat izango da. Bertan, objektu bat eraldatzeko prozesuei lotutako aldaketak aztertuko ditugu, eta baita prozesu horretako pauso bakoitzean –hiru dimentsiotan eskaneatzea, aldatze digitala, plastikoan inprimatzea eta molde bidez objektua atzera sortzea- objektuaren ezaugarrietan gertatzen diren aldaketak ere.

Prozesu honen mugarrietako bat objektu fisiko bat, digitalizazio bidez, objektu birtual bihurtzea da. Objektu bat digitalizatzeko prozesua ez da soilik baliabide berri batez irudikatzea lortzea. Izan ere, horretaz gain ingurune digitalak berezkoak dituen eraldaketa potentzialen eta ezinbesteko trukeen testuinguruan sartzen da objektua. Fabrikazio digitalaren kasuan ezaugarri hauek, bistako paralelismoez, bolumen eta objektuak lantzen dituzten teknika tradizionalez osatzen dira.

Prozesua, gaingiroki, honakoa da:

1. Harriak eskaneatzea, hainbat teknika erabiliz, 3D sare bat lortzeko.

2. 3D sarea aldatzea/parametrizatzea, eskuz edo kode bidez, eta 3D inprimagailuan inprimatzeko prestatzea.

3. 3D eredua PLA/ABS motako plastikoan inprimatzea.

4. Pieza inprimatuta dugula, enkofratzea eta piezaren negatiboa egitea, ezaugarri ezberdineko moldeak erabiliz.

5. Moldeak baliaturik, objektua hainbat materialez birsortzea (zementua, igeltsua, etab.).

6. Objektu berriarekin prozesua errepikatzea.

Lantegiaren formatua ibilbide bat izango da, eta horretan zehar partaideek eta gonbidatuek partekatu egingo dituzte prozesuko mugarriak eta objektuaren eraldaketak. Artista, arkitekto, eskultore eta fabrikazio digitalaren zale porrokatuei zuzendua da lantegia, eta ez da aparteko ezagutza teknikorik behar.

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

10:00 - 14:00
16:00 - 20:00

Parte-hartzaileen kopurua

10

Izena eman

Itxita