“Eginzaleak! Artisau digitalak: Fabrikazioa hiritarren esku” ekimenak fabrikazio digitalaren, software/hardware askearen eta DIY (Do It Yourself) ren inguruko ekintzak hartzen ditu bere barnean. Ekoizpen modu berriak, banaketa digitalak eta sareek biziberritutako prozesu eta teknika artesanalak berreskuratzeko bidea ematen dutenak.
Oinarrian kostu txikia daukaten teknologia erabiltzen duten proiektu eta praktikak ikusgarri egin eta publiko ezberdinei (orokor/hiritarra - espezifikoa/sortzailea) gerturatzea da helburua. Materialak eta teknikaren ezagutza, eta “egiteko zaletasuna” aldarrikatzen duten eredu artesanalak eta fabrikazio paradigma berriak erabiltzen dituztenak.
Ekimen hau Arteleku eta Tabakaleraren laborategien arteko elkarlana abiatzeko urratsa da. “Fabrikazio digitala”ren kasua beste eremu batzueta heda liteke publiko anitz eta permeablea tarteko. Bi erakundeei gai transbertsalak lantzeko aukera ematen die ikuspuntu sortzaile, sozial eta hiritarretik.
EKITALDIEN PROGRAMA
Erakusketa / Ekoizpen digitala guztiontzat
Ordutegia: Urriak 18 - 16:00tik 20:00ra
Tokia: Hall Koldo Mitxelena Kulturunea
Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña)
Fabrikazio digitala eta bereziki kostu txikiko inpresio digitala objektuak sortu eta banatzeko eredu berri bat da. Egunerokotasunearekin lotutako hainbat objektu erakutsiko dira, hala nola, aulkiak, lanparak, etxeko hornidurak eta dekoraziorako objektuak, eta hiru dimentsiotako inprimatze prozesua osorik ikusteko aukera izango da bertan, baita beste sorpresatxoren bat ere. Informazio gehiago
Tailerra / Fabrikazio Digitala / Harria, Pixela, Plastikoa, Harria
Ordutegia: Urriak 21,22 – 10:00tik a 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra
Tokia: Arteleku
Gonbidatuak: Abelardo Gil-Fournier, Dario Urzay
Tailer hau objektu fisikoen digitializatze eta objektu digitalen gauzatze prozesuen ikerketa eta ausnarketa laborategia da. Informazio gehiago
Tailerra / Lanparak eraikitzeko tailerra: argia, birziklapena, inpresioa, laserra
Ordutegia: Urriak 22,23,24 - 15:30tik 20:00ra
Tokia: Hirikilabs
Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña)
Tailerrean lanparak eta objektu argitsuak diseinatuko ditugu birziklatutako edo erabiltzen ez ditugun elementuekin. Inpresio digitalak, laser ebakitzailea eta fresagailua erabiliko ditugu eraikuntza lanean. Informazio gehiago
Hitzaldia / Materia - Informazioa
Ordutegia: Urriak 23 – 19:30
Tokia: Hirikilabs
Gonbidatua: Abelardo Gil-Fournier
Hitzaldi honetan geure bizitzetan eta mundua begiratzeko dugun moduan presente dauden materia-informazioa harremanaren ondorioetako batzuetan barnako ibilbidea egingo dugu. Informazio gehiago
Tailerra / Openreflex: 3Dan inprimatutako argazki kamera baten eraikuntza
Ordutegia: Urriak 22,23,24 - 15:30tik 19:30ra
Tokia: Hirikilabs
Gonbidatua: Aitziber Eizaguirre (Tumaker)
Lantegi honetan bi mundu zirraragarri uztartuko ditugu: 3D inprimaketa eta argazkigintza. Informazio gehiago
Taller / Trapusonora - Soinu Arropak
Ordutegia: Urriak 22,23,24 / 22 eta 23an 16:00tik 20:00ra, 24an 16:00tik a 18:00ra
Tokia: Hirikilabs
Gonbidatuak: Donosti Knit, TrucaRec
Trapusonora birziklapen eta ehun-aldaketara zuzendutako lantegi irekia da. Bertan txatarra, jostailu elektronikoak eta bigarren eskuko arropa, soinu-tresna bihurtuko ditugu. Informazio gehiago
Topaketa / Bertako proiektuen aurkezpena
Horario: Urriak 24 19:30 - 21:00
Tokia: Hirikilabs
Maker edo DiY ezaugarriak dauzkan proiektua daukazu? Artisautza ikuspegi berritzaile batetik lantzen duzu? Berziklapena eta teknologia lotzen dituzu zure sormen proiektuetan? Fabrikazio digitala erabiltzen duzu gauza miragarriak sortzeko? Urriaren 24an bertako proiektuak aurkezteko jardunaldia antolatu nahi dugu. Eskuak, norberak sortutako teknologia, irudimena eta jakinduria herrikoia erabilita gauza bereziak egiten dituen jendea ezagutu nahi dugu. Informazio gehiago
Haurrentzat Lantegia / 3x2Bota egin behar al dugu?
Ordutegia: Azaroak 16 larunbata 12:30 - 18:00 (60 min. iraupena)
Gonbidatuak: Amonatela
Lekua: Hirikilabs
Tailerra txikientzat pentsatu dugu. Jolasen bitartez erabiltzen ez ditugun jantziak eraldatuko ditugu eta ehun hacker bilakatuko gara! zergatik bota behar ditugu gauzak, berriak SORTU baditzakegu? Jantzi zaharrak ekartzea gomendatzen dugu. Osagarri sinesgaitzak sortuko dituzu! Informazio gehiago
Azoka / Artisau berriak
Ordutegia: Azaroak 16 larunbata - 10:00tik 20:00ra
Lekua: Hirikilabs
Zure proiektuen berri emateaz gain, zerbait erakutsi nahi baduzu Eginzaleak! azokan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu. Azaroaren 16ean zure proiektuak, sorkuntza lanak, asmakizunak eta diseinuak ikusgai ipintzeko edo zure proposamenak egin ahal izateko leku bat atondo nahi dugu. Azoka Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean, beheko solairuan, egingo dugu, eta haurrentzako tailerrak, janaria eta musika izango dira. Informazio gehiago
Haurrentzat lantegia! Bordatu interaktiboak
Ordutegia: Larunbata azaroak 16 – 13:00ak eta 18:00ak
Lekua:Hirikilabs (Easo k/41-43)
Gonbidatua: Paola Guimerans
Tailer honek elektronika hastapen gisa balio lezake eta jantzietan teknologia txertatuz interakzio modu berrien ikerketa ere bada. Eskuz eginiko bordatu sinpleak oinarri hartuta, parte hartzaileek zirkuitu erraz bat eraikiko dute, elektrizitatea garraiatzeko ahalmena duten ehun eta hariekin. Helburua norberak bere bordatu interaktiboa sortu ahal izateko teknika eta material berriak ezagutu eta erabiltzen hastea da. Parte hartzaile bakoitzak beharrezko material guztiak biltzen dituen kit bat jasoko du. Elektronika ezagutzarik ez da behar tailerrean parte hartzeko. Informazio gehiago
Instalazioa / “Gure Hitzak”
Urriak 15 - Azaroak 15
Jaime de los Ríos, Daniel Tirado, Iñaki Rifaterra 2013
Tokia: Ganbara KMK
Hiru artista donostiarrek sortutako instalazioak, teknologia berriak eta fabrikazio digitala, grabatu teknika tradizionalekin nahasten ditu, Mikel Laboa-ren musika irudietara, grabatuetara eta eskulturetara transmutatuz. Informazio gehiago
Gehitu iruzkina