"Eginzaleak / Artisau berriak "kontextuaren barne Mikel Laboa Katedrarekin kolaborazioan Mikel Laboa-ren lanaren inguruan instalazio bat egiteko aukera sotrzen da "Laboa Gertutik" erakusketarako osagarri moduan.
Jaime de los Ríos, Daniel Tirado, Iñaki Rifaterra 2013
"Gure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean, txori anka
arinek, utzitako arrasto sail, ederra bezalaxe."
Soinu uhinen azterketatik abiatuta, holografikoki proiektatzen den hiru dimentsioko konposizioa osatzen duten formak sortzen dira. Hori soinuak irudietara transkodatzea da.
Kasu honetan Mikel Laboaren "Gure Hitzak" abestiarekin lan egin dugu. Airean dauden hitzak eta notak antzematen ditugu eta betiereko paperean aldatzen ditugu, edo bolumena ematen. Han, Mikelen soinuak bere figurak sortzen dizkigu, bere burua marrazten du. Forma horiek soinu eskultura eta grabatu xafla xilo-robotiko bihurtu dira.
Xilo-robotika eskuz egiten den estanpazio teknika bat da, xilografia eta 3Dko inpresioa bateratzen dituena.
Teknologia berriak erabiliz egindako xafla xilografikoak eta grabatu paperean modu tradizionalean estanpatuak.
Soinu eskulturak 3D inprimagailuarekin eginda daude hologramatik abiatuta.
Gehitu iruzkina