(Salé, 1979) artista eta programatzailea. Algoritmo eta sistemen abstrakzioaren eta gizarte eta kultur prozesuen espezifikotasunaren arteko harremanaren inguruan egiten du lan. Proiektuak plataforma gisa planteatzen ditu –instalazioak, datu-bistaratzeak, tresnak, bideojokoak eta lantegiak-, eta horien bidez laborategi irekiak antzeratzen ditu, produkzio prozesua eta honen ondorioak distortsionatuta ageri zaizkigula.
Bere lanaren parte bat erakunde eta elkarteen enkarguak izan dira, horien artean izan baitira, esaterako, Culturambiente, Ultra-lab, Canal+, Fronterad edota Madrilgo Intermediae kultur zentroa. Hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte Espainian, eta sorkuntza kolektiborako lantegien garapenean ere bai Medialab Prado, Arteleku, Fundación Telefónica eta Espainiak zenbait herrialdetan, hala nola Mexiko, Mali, Nikaragua edo El Salvadorren, dituen kultur zentroetan.