ARTELEKU

Jardunaldia

Kodeak eta programazioak aukera ematen digute munduko fenomenoetara hurbiltzeko, datuak eskala eta ikuspegi desberdinetatik ikusteko eta sortze-prozesu berri eta ezohikoei bide emateko. 

Hello World! Processing, konputazio sortzaileari buruzko dokumental bat da eta hausnarketa bat egiten du artistak, diseinatzaileak eta kodearen amateurrak protagonista diren sorkuntza esparru horretan prozesu, algoritmo edo esperimentazio bezalako ideiek duten zereginari buruz.Processing programazio plataforma irekiaren inguruan komunitateko aktore aipagarrienetako batzuekin egindako elkarrizketetatik abiatuta, dokumentalak eskaintzen ditu komunitate horrek partekatzen dituen zenbait erreferentzia, proiektu eta kontzepturen inguruan topatutako hainbat agiri. 

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko