ARTELEKU

David Jiménez

Profila

David Jiménez

Alcalá de Guadaira (Sevilla), 1970. Arte Ederretan lizentziatua, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Argazkigintzako proiektu pertsonalak garatzen dituela badira 20 urte baino gehiago. Lan horiek, liburu, erakusketa eta ikus-entzunezko proiekzio modura, Espainiako hiri ugaritan ikusi ahal izan dira, baita Rotterdamen, Varsovian, Arlesen, Turinen, Atenasen, Seulen eta Bogotan, besteak beste. Haren ibilbidean, azpimarratzekoak dira argazkilari errebelazioaren saria PHotoEspaña 99 jaialdian, Villa de Madrid 2008ko arteen saria, eta bost liburu monografikoren argitarapena; besteak beste, Infinito izenekoa, eta monografia antologikoa, Photobolsillo bilduman. Haren obra Espainiako bilduma publiko eta pribatu ugaritan aurki daiteke. Lantegiak eta hitzaldiak eman ohi ditu argazkigintzako sortze prozesuari buruz.

Erlazioak

Tailerra
2013/05/23 - 05/25