ARTELEKU

Jardunaldia

Errealitatea deitzen dioguna buruaren eraikin bat da, eta argazki baliabidea tresna indartsua da errealitate subjektibo hori arakatzeko eta besteei komunikatzeko.

Tailer honetan gure ikuspegia mundua eraikitzeko gai dela jakingo dugu, geure lanean eta beste autoreenean bizi diren ideietan zehar bidaiatuko dugu eta argazki lan pertsonal batera nola zeharraldatu planteamendu poetiko eta kontzeptualak eztabaidatuko dugu.

Irudi batean guztia agerian dago. Hala ere, gauza asko daude ikusten ez ditugunak edo deszifratzen asmatzen ez ditugunak. Zati batek beti misterioan iraungo du, baina gauza asko daude kontzienteki egin ditzakegunak, eta horiek gure alde erabiltzeko modua ikasiko dugu.

Sormen prozesu orotan oreka bat egoten da gorputz espresioa eta besteekin komunikatzeko nahi eta beharraren artean. Gure irudiak gure ideien lotura dira, eta beste ertzera iristeko beharrezkoa den guztiarekin osatu behar dugu ibilgailua. Ideia konplexuak eta, askotan, geuk ere osotasunean ulertzen ez ditugunak nola transmititu ikusiko dugu. Horretarako garrantzizkoa da galdera egokiak egitea eta gure aurreiritzizko ideiak zalantzan jartzea, eta oinarri horren gainean diskurtso propioa eraikitzea.

Aurrez amets egin ditugun argazki haiek bakarrik egin ditzakegu. Garrantzizkoa geure amets propioa amestea da, ez besterena, baina, argazkilariarentzat, bai eta irudi batean harrapatzen ikastea ere.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ematen du

Koordinazioa

Ordutegia

10:30 - 14:00
16:00 - 20:30

Parte-hartzaileen kopurua

20

Oharrak

Osteguna: 16:00-20:30 Ostirala/larunbata: 10:30-14:00 / 16:00-20:30

Izena eman

Itxita

Etiketak