ARTELEKU

Jardunaldia

Zer da sistema?

 

     “Sistema, definizioa: Sistema  objektu konposatu bat da, eta osagaiek erlazioa dute gutxienez beste osagai batekin. Sistema askok ezaugarri komunak dituzte:
- Sistema batek egitura bat du, eta osagaiak erlazionatuta daude elkarren artean zuzenean edo zeharka.
-  Sistema batek portaera bat dauka, eta sarrerak irteera bihurtzen dituzten prozesuak ditu (materialak, energetikak edo datu moduan)
- Sistema bat konektatuta dago, osagaiak eta prozesuak lotuta baitaude egiturazko eta portaerazko erlazioen bidez.
- Sistema baten egitura eta portaera deskonposatuak izan daitezke oinarrizko osagai eta pausotan azpisistemen eta azpiprozesuen bitartez.”

    Zergatik sistema biologikoak?

    Naturako talde batzuek, hala nola, erlekumeek, hegazti multzoek eta artaldeek, beste askoren artean, sistemen egiturazko eta portaerazko ezaugarri berak dituzte. Askotan, sistema horiek portaera auto-antolatzaileei erantzuten diete, eta portaera eredu berriak sortzeko eta aztertzeko material gisa erabiliko dira.
   
    Zertarako kodea?

    Programazioaren erabileraren bitartez sistemak definituko ditugu, portaera eta egitura biologikoetatik baliokide logikoak aterata, eta, horrela, elementu horiek aldatzeko eta beraiekin jolasteko aukera izango dugu. Aldi berean, kodeak aukera ematen digu ikus-entzunezko irudikapenak definitzeko eta birdefinitzeko.
   

Daniel Shiffman-en The Nature of Code liburua erabiliko dugu baliabide nagusi gisa ( www.natureofcode.com orrian eskura daiteke), eta tailerreko irakasleek proposatutako  material gehigarriarekin osatuko dugu. Halaber, e-learning moodle tresna erabiliko dugu eta Processing framework-a programazio-lengoaia gisa.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

15:00 - 18:30

Parte-hartzaileen kopurua

14

Oharrak

Tailerrak 4 asteko iraupena izango du eta internet bidez egingo da, baina, aldi berean, zuzeneko lau saio izango dira, parte hartzaileek zalantzak argitu eta egindako lana konpartitu ahal izateko.
Ikastaro hau EHUko erabilera libreko kreditu batekin baliozkotu daiteke.
Parte hartzaileek zerbait jakin behar dute programazioaren inguruan, hobe Java baldin bada. Ordenagailua izan behar dute eta lotura internetera, online saioetarako.