Zine esperimentalaren inguruko topaketa eta tailerra Ben Rivers, Ben Russell ikus-entzunezko artistek eta Garbiñe Ortega komisarioak zuzendutakoa.
Tabakalerak antolaturiko tailer honetan, zine dokumental esperimentalaren inguruko joera eta molde berrien gainean hausnartzeko helburuarekin, ikus-entzunezko materialaren ikustaldiak, ariketa praktikoak eta solasaldiak egingo dira, aipatu gonbidatuekin Artelekun.
Ikus-entzunezkoen inguruko jakin-mina duten pertsonei, esperimentatzeko gogoz eta zinema-narratiba modu berriak ezagutzeko irrikaz daudenei zuzendutako jarduera da.
Topaketaren osagarri gisa, arratsaldero, 19:00etik aurrera proiekzio irekiak ere izango dira. Bertan hiru gonbidatuek hautatutako lanak ikusteko aukera izango da.
Ben Rivers eta Ben Russellek Donostian egingo duten geldialdi hau Garbiñe Ortega zine komisario arabarrak gidatutako “tour” zabalago baten parte da. Nolabait musikarien tour baten antza duen bira da, Ben Rivers eta Ben Russellen jarrerak eta lanek asko baitute rock&roll eta punketik. Lehen geldialdia Azala sorkuntza espazioanegingo dute (Lasierra, Araba). Idoia Zabaleta koreografoak gidatzen duen egonaldi artistikoetarako espazio horretan astebeteko topaketa batean (maiatzaren 24etik 29ra) parte hartuko dute bertako sortzaile komunitatearekin. Ondoren, Donostiara etorriko dira, hiru egunetan zehar irudi eta soinuen gainean jardun, esperimentatu eta eztabaidatzeko eta hurrengo pausoak Madrileko La Casa Encendida eta A Coruñako Centro Galego de Artes de la Imagen izango dira, azken honetan 4ª Mostra de Cinema Periférico S8 jaialdian parte hartzeko.
PROIEKZIOEN EGITARAUA. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira
Asteazkena, maiatzak 29: ANTES DE QUE EL MUNDO FUERA PALABRA
- POWER OF TEN. Charles Eames. EE.UU. 1977. Color. Sound. 9 min.
- ORIGIN OF THE SPECIES. Ben Rivers. Gran Bretaña. 2008. Color. Sound. 16min
- AH, LIBERTY! Ben Rivers. Gran Bretaña. 2008. B/W. Sound. 20 min.
- THIS IS IT. James Broughton. EE.UU. 1971. Color. Sound. 10 min.
- THE CREATION AS WE SAW IT. Ben Rivers. Gran Bretaña. 2012. B/W. Sound. 15 min.
Denboran eta espazioan barnako bidaietan oinarritutako programa honek zenbait gogoetan planteatzen ditut: lengoaiari eta honen mugei buruz, kondairei buruz, munduaren sorrerari buruz egun ezagutzen dugun eran, aurrez ezarritako kontzepturik gabe gure errealitatera hurbilduko bagina izango genukeen munduaren pertzepzioari buruz.
Osteguna, maiatzak 30: CIERREN LOS OJOS Y VEAN
- BADLANDS. Ben Russell. EE.UU. 2011. Color. Sound. 10 min.
- I… DREAMIMG. Stan Brakhage. EE.UU. 1988. Color. Sound. 8 min.
- THE ROOM CALLED HEAVEN. Laida Lertxundi. EE.UU. /España. 2012. Color. Sound. 11 min.
- THE QUARRY. Ben Russell. EE.UU. 2002. Color. Silent. 4 min.
- LET US PERSEVERE IN WHAT WE HAVE RESOLVED BEFORE WE FORGET. Ben Russell. Francia/EE.UU. 2013. Color. Sound. 20 min.
- SHE/VA. Marjorie Keller . EE.UU. 1973. Silent. 3 min.
- RIVER RITES. Ben Russell. EE.UU. 2011. Color. Sound. 12 min.
Stan Brakhage zinegileak haurtzaroko ikusmolde jatorrizkoetara itzultzearen garrantziaz idazten zuen, eta gure sentsibilitatea areagotzearen beharraz sorkuntzarako iragazki hobea izateko. Pelikula sorta honek helburu umil bat du: zine egin edo bizi duen pertsonaren kontzientzia eta pertzepzio gaitasuna handitzea. Loa, trantzea eta hipnosia.
Ostirala, maiatzak 31: ALMA COLECTIVA. Ben Rivers eta Ben Russellen lan berrienen proiekzioa eta ondotik, eztabaida.
Gehitu iruzkina