ARTELEKU

Azala

Profila

Azala

AZALA proiektu bizefaloa da. Kultur- proiektua eta ostatu turistikoa, biak aldi berean. Funtsean eta hastapenetik, kreazio- lanerako espazioa da, sorkuntzarako gune bat.

Lasierra herri inguruko nekazal gunean, eta kultur egitasmoa izanik, AZALA artisten egoitza eta topaketa lekua da halaber. Ikerketa, gogoeta eta sorkuntza dira egitasmoaren oinarriak. Arte eszeniko eta performatiboen lurraldean kokaturik, bere burua behin eta berriro deslurralderatzea bilatzen du.

Artadi mediterraneoz eta galsoroz osatutako gune geobotanikoan, ostatu turistiko izanik, AZALA leku egokia da talde egonaldientzako eta hiriko distrakzioetatik urruntasuna bilatzen duten ikastaroentzako. Izan ere, kontzentrazioa, isiltasuna eta elkarbizitza ahalbideratzen duten ingurunea da AZALA. Ingurunea ezagutu nahi duen bidaiariak ere ostatu aurkituko du AZALAn.

AZALA Lasierran dago eta Lasierra Erribera Garaiko udalerrian eta Añanako koadrilan dagoen herri txiki bat da. Hamabi biztanle ditu eta hainbat zakur. Garia eta babarrun nabarraren lurra da, baita patata eta erremolatxarena ere. 649 metrotara dago, eta bertatik Tuyo mendilerroa ikusten da iparekialdean, hegoaldean San Formerio eta atzealdean Kantabriako mendilerroa. Hego- haizea dagoenean Miranda de Ebro entzuten da, eta leku guztietatik gertu dago, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Errioxa, Valdereko, Salinas de Añanatik...

Mintz iragazkorra da AZALA, gorputzaren azala, gorputz- egituraren osotasuna mantentzeaz batera ingurunearekin komunikazioa ahalbideratzen du.

AZALA, azalera, lurralde baten hedadura.

Informazioa

Loturak

Erlazioak

Kontzertua
2013/04/04 - 04/06
Profila