ARTELEKU

Ion Munduate

Profila

Ion Munduate

Donostian, Madriden eta Parisen koreografian hezitako artista. 1994an ezagutu zuen Blanca Calvo koreografoa eta lankidetza artistikoari ekin zion berarekin, 1997ra arte. Lankidetza horren ondorio dira M M M M (1995) eta Sangre grande (1996). 1998an Angel Bados eta Txomin Badiolaren 2. tailerrean hartu zuen parte Artelekun, eta experientzia honen ondoren bere pieza propioak sortzen hasi zen: GoGo, Caja Roja eta Lucía con zeta (1999), Boj de largo (FlyBall) (2000), Astra Tour (2003-2004), Extras de artificio (2005), B.A.T, Beautiful Animals Trying (2006) eta Sin título, en colores (2010).

1998tik Blanca Calvorekin batera Mugatxoan proiektuaren zuzendarikide da. Proiektu horren helburu koreografia, performancea eta ikus-arteen artean kokatutako praktika eta proiektuak dira. Tutore, arte laguntzaile eta bideo edizio laguntzaile lanetako lankidetzak egiten ditu artista gazteen zenbait piezatan.

Erlazioak

Proiektua
Tailerra
2013/04/24 - 04/27