ARTELEKU

Ari naizen ikerketa proiektu baten harira esperientzia honen jarraipena proposatzen dut, tailer modura konpartitua. Proiektuaren praktika hiru artisten performanceek osatutako markoan nire interesen baitatik abiatutako asmoen gurutzaketa bat da. Pieza hauek osatutako markoaren muga eta hauek berriro ikuskatzeak lan esparru berriak askatzea du helburu. Hauek dira performanceak: Water walk, John Cage (1960), Locus, Trisha Brown (1975) eta Organic honey's visual telephaty, Joan Jonas (1972). Erabiltzen dituzten objektuengatik, beraietan gertatzen diren identitate zeinuengatik eta auto-errealizaziorako abian jartzen diren estrategiengatik aukeratu dira, performancearen historian duten esan nahi eta aipa zitezkeen testuinguruko bezala burutu eta azterketako beste elementu asko kontuan izan gabe.

Tailer honek lan hauek berriro ikustearen beharrarekin dute lotura, bere barne elementuetatik tresna gisan asmo hauek garatu ahal izateko: forma zeharkatzea, kokapen finko bat aurkitzea euskarri ezberdinetan eta estrategia bat sortzea, zirkunstantzien ondorioz, guzti hau partekatu ahal izateko modu bezala.

Hiru performanceetarako hurbilketa eta partitura baten bidean anotazio nozioak landuko dira. Anotazioak jatorrizko performancearen esanahia edo burutzea atzemateko asmoa baino zerbaiten jaiotzaren singularitatea atzematea izango du helburu. Orainaldi baten gauzatzea jatorrizko performanceak gauzatu zituzten artistek baldintzatua dagoen testuinguruan. Gertaera erreala abian jarri, hasi, partitura bat sortzeko testuinguru bat legez erabili, hala nola, geroaldira bidean orainaldi baten mesedetan gauza, elementu eta erabaki jakin batzuek partekatzeko aukera.

Deialdia 

– Parte hartzaileak: Edozein modalitate eta diziplinatan lan artistikoa egiten dutenei zuzendua dago.
– Inskripzio epea: apirilaren 18ra arte
– Dokumentazioa: NAN/ Pasaportearen fotokopia. Motibazio gutuna. Biografía eta dosierra izandako jarduerekin.
– Eskaeren aurkezpena: e-mail bidez info@mugatxoan.org.

Donostian bizi ez diren ikasleen erresidentzietako alojamenduaren kargu egingo da Mugatxoan

Beste edozein informaziotarako helbidea: info@mugatxoan.org

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ematen du

Koordinazioa

Ordutegia

10:00 - 14:00
16:00 - 19:00

Parte-hartzaileen kopurua

10

Prezioa

Izena eman

Itxita