BINAURAL / NODAR ikerketa artistikoari eta esparru lokalean eta nazioartean oinarritutako lankidetzari emandako kultur elkartea da. Ikerketa artistikoa, sorkuntza, teknologia eta ingurune sozial nahiz geografikoa batzen dituen medio pribilejiatu bezala ulertzen du egitasmo honek. Elkarteak antolatzen dituen ekitaldien artean Nodar Rural Art Lab (São Pedro do Sul, Portugal) da nabarmenena. Egitasmo hau, nagusiki, soinuan eta arte eszenikoetan oinarritutako nazioarteko egitasmo artistikoen garapenerako programa da eta hauen aurkezpen publikoak ere garapen horren zati bezala ulertzen ditu. 2006tik gaur arte, 100 artista egoilar baino gehiagok hartu du parte Nodar-en, beraien lanen bidez eskualdearekin harremanak sortuz, alegia, lekuaren identitate, memoria eta jakina, espazio geografiko eta sozialarekin elkarreraginez. Aldiberean, esperientzia aberasgarri honek, bestelako egitasmoei ireki die atea, berdin alor editorialean (cdak, liburuak, filmak...), hezkuntzan (Aldeias Sonoras, Cidades Sonoras) edo artxibismoan (Tramontanako memoriaren artxiboak).
Irekiak, Artelekun astelehenetan ospatzen den topaketa saila da. Norberak egiten dakiena erakutsi eta besteek egiten dakitena ikasteko elkartruke espazio irekia da. Izenik eman gabe eta libreki parte hartzera gonbidatuta zaude.
Gehitu iruzkina