ARTELEKU

Jorge Núñez de la Visitación

Profila

Jorge Núñez de la Visitación

Arte Ederretan lizentziatua. Bilbon bizi da, Euskadin. Puerta eremuaren sortzailekidea eta 2012ko Injuveren irabazlea. Alde batetik, filmak egiten ditu: "Poder Exótico" (Screaming tides) (2009), "Cabudanni" (2010) -Ander Lauzirikarekin batera-, "La Momia Invisible" (2010), "Rasputín y el pasadizo mágico" (2012), "Marrón de Momia" (2012) -Miguel A . Garcíarekin batera-, "DkeeM / RoT / La secoya del Mundo Futuro" (2012) edo "Bath Salts" (2013). Performancearekin lotuta, musikaren arloan aritzen da, Grumos Lalai (Héctor Reyrekin), Delicias 140 (Rosa Parmarekin) eta Niebla Fascista musika-taldeetan. Eta 2009. urtetik, Pantalla Fantasma ikus-entzunezko erakustaldiaren eta Fuerza Vital zine-aldizkariaren zuzendaria da. Arte Ederretan doktorea, EHUn, "Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo" tesiarekin

Erlazioak