Tailer hau internet bidez egingo da, online, ikus-entzunezkoen bost zentrotan aldi berean, Artelekuk koordinatuta. Hauek dira zentro horiek:
• ARTELEKU, Donostia. Koordinazioa: Isabel Herguera eta José Belmonte.
• King Abdulaziz Center for World Culture School. Saudi Arabia. Koordinazioa: Juan Camilo González.
• Cinematic Arts - University of Southern California. Los Angeles, Kalifornia. Koordinazioa: Juan Camilo González.
• Quickdraw Animation Society, Alberta (Kanada). Koordinazioa: Richard Reeves.
• Centro Atico y Facultad de Artes - Pontifícia Universidad Javeriana, Bogota (Kolonbia). Koordinazioa: Cecilia Traslaviña.
Iaz hasiera eman genien sare ekoizpeneko tailerren (Hondoko Itsasoa, 2011) bigarren edizioa dugu honako hau. Tailerren xedea da animazio-segmentua sortzea, hilotz bikaina (cadavre exquis) joko dadaistaren lan dinamikaz baliatuz. Sareko lana izango da, ikus-entzunezkoen bost zentroetan aldi berean garatuko dena. Parte-hartzaileek beren lana egingo duten beste zentroetako taldeek egindako marrazkietatik abiatuta. Azken emaitza hibrido bat izango da, astebeteko tailer saioan egindako ekarpenenez osatua. Azken buruan, narrazio bat izango da, saioko animazio zikloen elkarreraginaren bidez sortuko diren irudi-asoziazioen gainean eraikia. Xabier Erkiziak egin duen soinu banda izango da animazioa bideratzeko oinarria edo formatua.
Kanpai bat arrokan da sare ekoizpeneko tailerraren bigarren edizio honi eman diogun izena, eta edizioarengai ardatza nabigazioko tresnak izango dira. Itsas zabalean eraiki diren itsasargietako zaharrena dugu The Bell Rock, eta zutik dirau oraindik. Itsasargi hori eraiki zuten itsasertzetik 18 kilometrora, 5 metroko sakoneran. Kondairak dioenez, arroka horren gainean kanpai erraldoi bat jartzea bururatu zitzaion fraide bati, inguruan gertatzen ziren naufragio ugariei amaiera emateko. Fraidearen ustea zen olatuek eta ekaitzek, itsasgoretan, kanpaiari eragingo ziotela eta nabigatzaileak kontuz eta erne ibiliko zirela.
Gehitu iruzkina