ARTELEKU

Pop birziklatze ariketa nekaezin baten bidez, Losierrek gonbidatzen gaitu bere dantza dionisiako partikular eta eutsiezinera; bertan sartzen dira Bergmanen zinema, surrealismoa, zinema mutuaren errutinak, absurdoa edo espresionismoa, betiere argiztatu nahian kultura ofizialaren bazterrak, erresistentzia artistiko aske eta askatzaileak benetakotasun kreatiboarekin bat egiten duen gunean.

Zinemagileak Artelekun aurkezten duen programa lan adierazgarrienen aukera batek (film laburrak, bideoklipak, trailerrak...) osatzen du, Berlin, Rotterdam, Buenos Aires edo Tribecako zinemaldietan zirkulatu dutenak eta New Yorkeko MoMAn, Lincoln Centerren, Tate Modernen edo Cartier Fundazioan ikusgai egon direnak. Haien artean sartzen dira haren pieza laburretako berrienak, hala nola Bim, Bam, Boom, las luchas morenas (CPH:DOXek agindua eta 2014ko Berlinalen estreinatua), baita mundu osoan estreinako aldiz gozatuko diren zenbait lan (besteak beste elkarlan bat Peaches kanadar kantariarekin). Proiekzioekin batera hitzaldiak ere izango dira; haietan Losierrek luze eta zabal esplikatuko ditu bere elkarlanen nondik norakoak, bere prozedura kreatiboak eta abangoardiako zinemaz duen ezagutza; horiek guztiak eraman du erakusketa eta zikloen kultur programatzailea izatera New Yorkeko Alliance Française Institutuan, baita maila goreneko zenbait artegune eta jaialditan ere. Programan sartuta dago halaber haren orain arteko lehen film luzea, The Ballad of Genesis and Lady Jaye, Genesis P-Orridgeren eta haren bikotekide Lady Jayeren arteko maitasun istorioaren potreta hunkigarria. Berlineko Zinemaldiko Forum sekzioan estreinatu zen, eta bi sari eraman zituen; hala hasi zuen nazioarteko karrera geldiezin bat, sari berriak lortzen lagundu ziona zinemaldi anitzetan, besteak beste IndieLisboan, BAFICIn edo Cinéma du Réelen,

Proiekzioen programa
martxoak 5
17:00etan
The Touch Retouched (2002) 4'
The Lunch Break on Xerox Machine (2003) 3'
Eat My Makeup! (2005) 6'
Flying Saucey! (2006) 11'

19:00etan
The Ontological Cowboy (2005) 16'
Tony Conrad: Dreaminimalist (2008) 25'
Electrocute Your Stars! (2004) 8'
Trailer Festival du Nouveau Cinema Montreal (2011) 2'
Music Videos: Genesis P. Orridge – Papal Broken-Dance (2009) 6'; April March – Cet Air La (2010) 3' Marisol Limon – Hermaphrodite (2014) 4'

martxoak 6
17:00etan
The Ballad of Genesis and Lady Jaye (2011) 75'

19:00etan
10:20:32(2013) 15'
Bim Bam Boom, Las Luchas Morenas (2014) 20'
Peaches Went Bananas (berria)
Orlan Genesis (berria)
Manuelle Labor
Skype film with Jonathan Caouette 

 

Eskerrak In-editThe Ballad of Genesis and Lady Jaye fimaren kopiagatik eta Marta Mompó-ri azpitituluekin emandako laguntzagatik.  

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

17:00 - 21:00

Prezioa

Doan