ARTELEKU

Alejandro Díaz Castaño

Profila

Alejandro Díaz Castaño

Kritikaria eta zinema programatzailea. 2000z geroztik testuak eta elkarrizketak argitaratu ditu zenbait argitalpenetan, hala nola Miradas de Cine, Tren de Sombras, Lumière (bertako erredakzio batzordekide izan zen), Contrapicado, Transit, edo Cinemascope eta La Furia Umana italiar aldizkarietan. Zenbait talde-liburutan parte hartu izan du (Cien Miradas de Cine; Cine XXI. Directores y direcciones; John Carpenter: Ultimátum a la Tierra), eta Gijon, Sitges eta Buenos Aireseko zinemaldietako katalogoetan idazten du; gainera, erregulartasunez agertzen da Caimán - Cuadernos de Cine (lehen Cahiers du cinéma - España) eta Rockdelux aldizkarietako orrietan. Gijoneko Nazioarteko Zinemaldiko programatzaile-taldean egon zen 2010 eta 2011n, CCCBrekin elkarlanean jardun izan du, eta Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko programazio departamentua zuzentzen du 2012z geroztik.

Erlazioak