Ikus-artista, errealizadorea, ikertzailea eta Bartzelonako Unibertsitateko Irudi Departamentuko irakaslea.
Historia Garaikideko, Artearen Historiako eta Azterketa Kulturaletako ikasketak egin zituen Santiagon, Madrilen, Lisboan eta Londresen, eta, 1998ko urteaz geroztik, diziplina askotako proiektuak gauzatu ditu, ikus-saiakeren eta instalazioen arloetan batez ere. Bere film eta ikerketetan, gai hauek lantzen ditu: identitateen eraikuntza; kapitalismo globaleko lanaren irudiak; eta, orobat, memoria kolektiboa eraikitzen duten mekanismoak eta mekanismo horien eta narrazio historikoen arteko harremana.
Maria Ruido Bartzelonan eta Tunisian bizi da gaur egun. Azken hiri horretan, bere bi hurrengo proiektu zinematografikoak prestatzen ari da.