BAZTERTUAK
Ilustratzaile topaketak ARTELEKUN: Album mutuak sortzeko tailerra
Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira. Album mutuak ilustrazioekin bakarrik istorio bat kontatzeko gaitasuna duten horiek dira. Oraingoan, bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu sortu nahi dira tailer honetatik abiatuz.
Garai aldakorrak bizi ditugu. Gaur egun, betiko eskema sozialak, politikoak eta mentalak zaharkituak geratzen dira berehala. Aukera handien garaia da. Baina aldi berean, testuinguru honetan bazterketa modu berriak sortzen ari dira etengabe.
Beraz bazterketa sozialaren gaia abiapuntu hartuta, tailerrean parte hartzen duen ilustratzaile bakoitzak, bere album mutua sortuko du: 14 orrialde bikoitz (41 zm x 22 zm), azala, ataria, guardak, estalkia eta kontrazala.
NORENTZAT:
8 irudigilek hartuko dute parte.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
• Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
• Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
• Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
• Parte hartzaileek liburu bat argitaratua izan behar dute gutxienez.
ESKAINTZA:
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 8
lagunei.
Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak
bideratu eta bistaratzeko.
IZEN EMATEA:
Irudigileek osatu nahi duten proiektu pertsonalaren eta albumean landu nahi duten gai
zehatzaren azalpena bidali beharko dute. Eta egin nahi duten albumaren bi orrialde guztiz
bukatuta.
Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:
• Curriculuma
• NANaren kopia bat
• Posta elektronikoaren helbidea
• Telefono zenbakia
Parte hartu nahi dutenek dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dute CD formatuan
helbide honetara:
Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea, 25, behea.
20.013 Donostia
EPEAK:
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2013eko ekainaren 15a izango da.
Erantzuna 2013eko uztailaren 19rako emango da.
INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK:
Galtzagorri Elkartean:
943 471 487
galtzagorri@galtzagorri.org
Gehitu iruzkina