ARTELEKU

Ignasi Blanch Gisbert

Profila

Ignasi Blanch Gisbert

Arte Ederretan Lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean, Berlinen hiru urte eman zuen eta han inprimatze eta grabatze tekniketan espezializatu zen "Künstlerhaus Bethanien" zentroan, Generalitat de Catalunya-k emandako CIRIT beka pare baten laguntzarekin.

Berlingo Murrua erori zenean, "East Side Gallery" nazioarteko proiektuan parte hartzeko hautatu zuten, Espainiaren ordezkari bakar gisa.

Haren Murruaren gaineko margolana ikus dezakegu bere sorlekuan, Roquetes (Tarragona), egindako erreprodukzioan.

Gaur irudigile gisa lan egiten du hainbat argitaletxerentzat eta, halaber, erakusketa eta saio didaktikoetan parte hartu ohi du Saarbrücken-eko (Alemania) Haur eta Gazteen Liburu Aretoan 2001 urtetik.

Informazioa

Etiketak

Erlazioak