MID_E, arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren bederatzigarren edizioaren barne dagoen programa berezia.
Erakustaldiaren hausnarketa eta laborategi atalean kokatzen da. Horretarako, tailer bat eta diziplina anitzeko erakusketa ekitaldi bat biltzen ditu, bertan argazkigintza, moda, bideo eta musika formatuak elkartzen direlarik.
EGITARAUA
Martxoa 28‐31. Tailerra. ARTEA ARGAZKIGINTZA‐MODA. William Selden.
Apirila 1. Diziplina‐anitzeko ekitaldia.
Martxoa 28‐31 Tailerra. ARTEA‐ARGAZKIGINTZA‐MODA. William Selden.
Adierazpen artistikoa eta modaren publizitatea elkar uztartuz argazkigintzan sakontzeko tailerren bigarren edizioa. William Selden britainiar argazkilariaren laguntzarekin, partehartzaile hautatuek proiektu pertsonalak landuko dituzte, tailerrean emango dizkieten koordenadak kontuan hartuta: Esther Lebrato diseinatzaile gonbidatuaren lanak, modeloak, argazki saioa. Hautatutako proiektu hoberenekin erakusketa bat egingo da Artelelekun, apirilaren 1ean, MID E Studio 011 programaren barruan.
Apirilak 1: Diziplina‐anitzeko ekitaldia.
Gehitu iruzkina