Hertfordshire (Erresuma Batua). Argazkilaria. Bere ibilbide profesionalean modelo lanetan ibili eta publizitatearen industrian aritu ondoren, arte ederretako ikasketak egin zituen Middlesex‐eko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Orduz geroztik argazkiak egin ditu Dazed and Confused, ID, Self Service, Pop, Vogue Hommes Japan, Another Man, Another V Magazine, Interview, Numéro eta New York Times argitalpenentzat, esate baterako.
Baita publizitate argazkiak ere Uniqlo, Puma, Prada eta Ray Ban markentzat, ahaztu gabe zinemako eta musikako ospetsuei egin dizkien erretratuak. Ospetsu horietako batzuk dira Pulp, Franz Ferdinand, Jude Law, Daniel Craig eta Rihanna.
Bi sari garrantzitsu irabazi ditu Erresuma Batuko arte diseinu eta zuzendaritzako D&AD lehiaketa ospetsuan. Lehena 2004an, Spiritualized musika taldearen "Amazing Grace" albumari egin zion portadarengatik, eta bigarrena 2006an, ' Golden Skins: Ginger Boy' publizitate kartelarengatik