ARTELEKU

Lucía Egaña Rojas

Profila

Lucía Egaña Rojas

(Münster, 1979). Ikusizko Arteetan lizentziaduna (PUC, Txile 1998-2001), diploma Estetika eta Pentsamendu Garaikidean (UDP, Txile 2002), eta masterra Sorkuntzazko Dokumentaletan (UAB 2004-05). Gaur egun doktoretza egiten ari da Ikus-Entzunezko Komunikazioan (UAB).
Aldi berean artista gisa ari da lanean, lankidetzazko ekoizpenen bidez, herri kulturan iruditeria sozialen eraikuntzan zentratzen diren proiektuetan. Batzuetan grafitigile, preso edo immigrante taldeekin batera garatu dira proiektu horiek.

1999tik aurrera hats ematen dio Hilda Yañez izeneko identitate anizkuneko proiektu deskokatuari, aginduz fanzineak argitaratu, mahai jokoak egin eta performanceak antzeztuz.

2005 eta 2008 artean hondakin material eta mnemoteknikoak prozesatzen dituen Bartzelonako desBASURAment-eko kidea izan zen.

2009az geroztik Hangar-en (Bartzelona) kokatutako minipimer.tv taldean parte aktiboa hartzen du; bertan lantzen dira bideoa denbora errealean, streaminga, pentsamendu kritikoa garatzea eta tresna libreez gailuak ekoiztea.

2001az geroztik komunikazio proiektu independenteak egiten ari da auzo alorreko irrati eta telebistetan, bai sorkuntzazkoa eta lizunkeriazkoa den literatura ere, egun bere blogean (http://blog.lucysombra.org) argitaratzen duena.

2011n egin zuen bere lehen dokumentala, «Nire sexualitatea artelan bat da», arte jaialdi eta topaketetan ikusgai egon dena 15 herrialde baino gehiagotan.

Hangar-en diru-laguntzak hartu ditu atzerrian egonaldiak egiteko: Mideplan (Txile), CCDFB eta Conca.

Zenbait arte topaketatan parte hartu du: hala nola, Transmediale (Alemania), ERA (Uruguai), Piksel (Norvegia), Liwoli (Austria). Haren lana ikusgai egon da Museo de la Solidaridad (Txile), Palacio de Bellas Artes (Mexiko), Macba, CCCB eta FAD (Bartzelona), eta Circulo de Bellas Artes eta Medialab Pradon (Madril), besteak beste.