Mapa kolektiboa Artelekun Isabel Herguerak koordinatzen duen Mugimenduzko Irudien Laborategitik sortu zen 2008 urtean. Ordutik zine arraroaren hiru jardunaldi antolatu dituzte Artelekun (2010, 2011 eta 2013); S8 A Coruñako zinema periferikoaren lehen erakustaldian parte hartu dute (2010); Aguilar del Campoo-ko nazioarteko film laburren festibalerako filmen hautaketan aritu dira eta Donostiako Zinemaldiarekin hainbat proiektu garatu dituzte.
Mapa Izibene Oñederra, Tamara García eta Víctor Iriarte dira.