2012. urtean, Alan Turing-en jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da munduan zehar. Matematikari, logikalari, BMGko heroi ikusezina eta informatikaren aita dugu Turing. Mendeurrenaren ospakizunen artean, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategiak tailer bat antolatu dute informatika-programen aukera estetikoak esploratu eta ikertzeko asmoz.
Programa baten iturburu-kodea beste programa batez analizatuz, posiblea da jatorrizko programa hainbat elementu -edo ekintza- bisualetan zatikatzea, metafora bisual horretatik Turing-en makina unibertsalera hurbilduz.
Ikuspegi hori erabili izan dute hainbat artistek arte-lan askotan XX. eta XXI. mendeetan. Horrela elementu bisual eta soinudunak sortu dira informatika-programen berezko ezaugarrietan oinarrituta (errepikapena, modulartasuna, parametrizazioa).
Tailerraren lehenbiziko partean, mota horretako hainbat lan eta aplikazio aztertuko dira. Bigarren partean praktikari ekingo zaio, informatika-programa sinpleen denbora errealeko portaeratik abiatuta konposizio bisual sinpleak sortuz, Processing tresna erabiliz. Taillerra artista bisual, programadore edoeta informatikazko zaletuei bideratuta dago. Taillerrean parte hartzeko oinarrizko programazio ezagutza behar dira.
Gehitu iruzkina