ARTELEKU

Jardunaldia

Aurkezpena
2013/03/16

Gaur egun, Equipo re plataforma lan bat egiten ari da, HIESari buruzko politikak mugatu dituzten praktika estetikoak, irudikapenak, taldeko esperientziak eta taktika performatiboak zehazteko, biltzeko eta aztertzeko, eta anglosaxoia ez den ikuspegi batetik egiten ari da lehenbiziko aldiz. Ekimenaren azken helburua da "kontra-artxibo" bat edo HIESari buruzko politiken anartxiboa abian jartzea. Kontua ez da "arte eta HIESaren" arteko harremanari berriz hurbiltzea, besterik gabe –"gaitzak iradokitako artearen" ildotik joz–, baizik eta HIESetik abiatuta kultura-ekoizpenean agertzen diren egiturazko lekualdatze-, hauste- eta oldar-moten kartografia egitea.

Equipo re plataformak "Marginalian" esku hartzean, Artelekun eskuragarri dagoen Pepe Espaliúren dokumentuen funtsa lotu dio prozesu horri, bereziki, The Carrying Society (1992-1998) taldeari dagozkion materialen multzoa. Espaliúk Artelekun eman zuen tailerrean parte hartu zuen lagun-talde batek sortu zuen The Carrying Society, eta hainbat proiektu egin zituen arte eta esfera publikoari buruz. Proiektu horien oroimena barreiatuta dago oraindik, eta, beraz, Equipo re plataformak berreskuratzeko proposamena egin du. Hala ere, Equipo re plataformak "Marginalian" izan duen parte-hartzea amaitu gabe dago, eta "HIESaren anartxiboak" hartuko duen azken forma proiektuaren hurrengo aldietan egiten den lanaren araberakoa izango da.

Ildo horretan, 2012-13 biurtekoan, artxiboaren muina osatuko duten materialak biltzen, ekoizten eta era kritikoan bahetzen aritu dira, lan-esparru zehatzetan ikertzeko eta ekoizteko hainbat ekintza eginez, adibidez, hauek: Txileko hainbat lekutan egindako "Políticas del cuerpo*" ekimena; une honetan abian dagoen Reina Sofía museoaren ikertzeko egoitzen programan egindakoak; Sevillako UNIA – arteypensamiento programan aurki garatuko dutena; eta PAGADI sistemarako landuko dituztenak, dss2016eu-ko arte, sormen eta pentsamendu garaikidea sustatzen dituen diziplinen zeharreko plataforma, Equipo re bertan txertatu baita.

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Gonbidatuak

Ordutegia

13:00

Dokumentuak

Erlazioak

Topaketa
2013/03/16