Clarak eta Diegok lankidetzan dihardute 2000 urtetik. Sortzeko jarduera ikerketa gisa ulertzen dute, eta horretan arte garaikidea, hiria, jokoa eta esperimentazioa nahasten dute. Beren azken lanetan espazio publikoa birdefinitu eta herritarren partaidetza areagotzen duten estrategien diseinuari ekin diote, hartarako baliabide eta mekanismo kontzeptualak eta teknologikoak erabiliz. Jokorako euskarri digital berriak eta horiek hiri espaziora aldatzea dira beren obra ezagunenen oinarria, hala nola Hybrid Playground, haur parkeak, taktikoki eta aldi baterako, joko digitaleko gailu bihurtzeko sistema bat.
Beren lana nazioartteko hainbat jaialdi eta erakusketatan aurkeztu dute, hala nola Gateways 2011 (Kumu, Tallinn, Estonia), Invisible Fields 2011 (Ars Santa Monica, Bartzelona), Extimitat 2011 (Es Baluard, Palma Mallorcakoa), Paisatge? 2010 (Bolit, Girona) Transmediale 2010 (Berlin-Alemania), MobileFest 2009 (Sao Paulo, Brasil), Ars Electronica 2011 eta 2008 (Linz, Austria) Oturuntza (ZKM, Karlsruhe, Alemania), File 2009 (Sao Paulo, Brasil), Big Day Out 2008 (Australia), ISEA06 (San Jose, Kalifornia), ISEA04 (Helsinki), Feedback (La Laboral-Gijon), Digital Paradise (Daejeon Museum, Hego Korea).
Clara Boj eta Diego Diaz halaber unibertsitateko irakasleak dira, Murtziakoan eta Castelloko Jaume I.ean hurrenez hurren.