Hiri testuinguan teknologia digitalen garapen eta hedapen masiboa eta konputazio ubikuoa gertatzen diren aldi berean, imaginario kontzeptual berriak sortzen ari dira etengabe hiriarentzat: hiri adimenduna (smart cities), datu hiria (data city), goraka ari den hiria (pop up city), hiri erreaktiboa, hiri sentikorra (sentient city)... Kontzeptualizazio horietako bakoitza ongi berezitako lehentasunen arabera artikulatzen dira: funtzionaltasuna, eraginkortasuna, iraunkortasuna, segurtasuna, etab., baina denak bat datoz sorburuan: gaur egungo hiria era hibridoan eraikitzen ari da, nahasten direlarik fisikoa eta digitala, datuak eta zementua, jendea eta abatarrak, kalea eta gizarte sarea, plaza eta berriketa.
Tailer honetan hiria eta haren dinamikak analizatuko ditugu, fisikoa eta digitala elkartzen diren lekuak aztertuz eta espazio publikoa birpentsatuz hainbat teknologiaren ahalbideetan oinarriturik: sare harigabeak, geolokalizazioa, errealitate areagotua, etab...
Hiria gertalekutzat hartu eta elementu eta estrategia teknologikoak direla medio hiria aldatzen duten hainbat proiektu –artistiko, arkitektoniko, zientifiko eta ludikoak‑ analizatuz eta bertan hainbat teknologiarekin esperimentatuz, proiektu erako proposamenak sortuko ditugu, eta proposamen horiek hiri hibridoaren gertalean parte hartzaile direnen kezka bereziak jasoko dituzte.
Itxita
Gehitu iruzkina