ARTELEKU

Antonio Collados

Profila

Antonio Collados

Arte Ederretan doktorea, Granadako Unibertsitatean (2012), elkarlaneko arte-jarduerei eta espaziotasun kritikoari buruzko tesi honekin: "Laboratorios artísticos colaborativos. Espacios transfronterizos de producción cultural". Ikertzailea da, eta Granadako Unibertsitateko Eskultura Saileko irakaslea. Kultura-ekoizle independentea. Aulabierta zentroaren eta Granadako beste kultura-ekimen independente batzuen sortzailekidea (TRN-Laboratorio artístico transfronterizo eta Ciengramos argitaletxea). Javier Rodrigorekin batera, Transductores kultura- eta ikerketa-proiektua koordinatzen du. Espainiako zein nazioarteko argitalpen eta ikerketa-proiektu askotan argitaratu du, kultura-politikei, elkarlaneko arte-jarduerei, eta esparru publikoko arte- eta heziketa-prozesuei buruz. Gai interesgarri horien inguruan, hainbat hezkuntza-jarduera diseinatu eta zuzendu ditu Espainian eta beste herrialde batzuetan; esate baterako, erakunde hauentzat: José Guerrero zentroa, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea, Museos de Quito fundazioa, Antiokiako Museoa (Medellin, Kolonbia), eta Espainiaren Sao Pauloko eta Costa Ricako kultura-zentroak.