ARTELEKU

Jardunaldia

Erakusketa
2013/10/11 - 11/10

Modaren eta Ikus-arteen Topaketak (MODATIK), bigarren edizioa duen honetan, erakusketa bat ipiniko da Cristóbal Balenciaga Museoan, 2013ko urriaren 11tik azaroaren 10era.

Erakusketan, sortzaile berrien lanez gain, Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean ospetsuak direnen sorkariak ere izango dira. Argazkien, bideoen eta moda-sorkarien bidez, modak ikus-arteekin duen harremana irudikatuko da. Argazkigintzaren eta zinemagintzaren hastapenetan sortu zen lotura horren bilakaerak etenak izan ditu, baina azken hamarkadan izugarri sendotu da. Hautatutako lanen bidez, lengoaien arteko elkarreraginaren hainbat ikuspegi islatu nahi izan dira, eta arreta berezia eskaini zaie berritzaileenei eta esperimentalenei.

Moda-bideoinstalazio formatuko erakusketa lan hauek osatzen dute:

Uztailean Artelekun egindako ARTEA-ARGAZKIGINTZA-MODA'013 tailerrean parte hartu zuten sortzaile berrien argazkiak eta moda-diseinuak. Tailer hartan, Paco Peregrín argazkilariak gidatu zuen ikusizko arteak/moda arloa, eta Gabriel Azkoitia estilistak moda-aholkuak eman zituen. Bost moda-diseinatzaile eta beste bost ikus-artista elkarlanean aritu ziren, argazkiaren bidez ikus-arteak eta moda uztartzeko proiektuak sortuz.

Bikote sortzaileak: Mireya Martín (Nafarroa. Argazkia)-Victoria Monasterio (Galizia. Moda); Miriam Prado (Bizkaia. Argazkia)-Maitane Quinteiro (Bizkaia. Moda); Gerardo Vizmanos (Bizkaia. Argazkia)-Amabel García (Madril. Moda); Lidia Martín (Malaga. Argazkia)-Ariane Retegi (Gipuzkoa. Moda), Mónica Ruiz (Gipuzkoa. Argazkia)-Esther Isabel Gala (Segovia. Moda).

Nazioarteko argazkilarien moda-argazkiak. Argazkigintza artistikoa eta moda-argazkigintza uztartzen dituzten argazkilari onenetako batzuen lanak.

Arte Lanak: Ronald Stoops (Belgika), Jean-Francois Lepage (Frantzia), Erwin Olaf (Herbehereak), Ina Jang (Hego Korea), Javier Vallhonrat (Madril), Chen Man (Txina), Elizaveta Porodina (Errusia), René Habermacher (Frantzia), Eugenio Recuenco (Madril), Bartholot (Alemania), Ana Laura Aláez (Bizkaia), Kirsty Mitchell (Erresuma Batua), Biel Capllonch (Balearrak), Floria Sigismondi (Italia), Tim Gutt (Holanda), Txema Yeste (Katalunia), Taka Mayumi (Japon).

Iaz Artelekun antolatutako eta Kathryn Ferguson errealizadoreak gidatutako BIDEOSORKUNTZA-MODA'012 tailerrean sortutako moda-diseinuen gaineko bideo-sorkariak. Hiru erralizadore moda-sortzaile batekin lanean jardun ziren, ikus entzunezko formatuko hiru proiektu ekoizteko. Proiektu horien premierea MODATIK'013 honetan izango da.

Errealizadoreak: Zuhar Iruretagoiena (Gipuzkoa), Jose Morraja (Castelló) y Sergio Ojeda (Madril).
Moda sortzailea: Ixone Elzo (Gipuzkoa).

MODATIK'013 ekimena Colectivo YOX antolatzen du, Artelekuren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailaren babesarekin, eta Cristóbal Balenciaga Museoaren laguntzarekin.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Oharrak

Biel Capllonch-en hitzaldia, urriaren 31ean, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Erlazioak

Tailerra
2013/07/01 - 07/05
Tailerra
2012/11/15 - 11/17