Open Sound proiektua herrialde ezberdinen, lankideen eta ikasketa prozesuan dauden taldeen arteko elkartrukea da. Proiektu honek irakasle eta ikaslearen arteko distantzia ezabatu nahi du. Baita artista profesional eta audientzia pasibo baten arteko diferentzia ere. Elkarkidetzan ikastea bultzatzeko Open Sound taldeak tailerrak, jardunaldiak eta hedapenerako topaketak antolatuko ditu arretarik handiena beti soinuaren itxura ezberdinei emango zaielarik. Jarrera informal batetik abiatuta integrazioa, elkartrukea eta leku nahiz herrialde bakoitzak bere-bereak dituen ezaugarri eta esperientziak aztertuko dira.
Gehitu iruzkina