Pablo Valbuenak espazio, denbora eta pertzepzioari buruzko arte eta ikerkuntza proiektuak garatzen ditu. Espainian jaioa da, eta gaur egun Frantzia hegoaldetik egiten du lan.
Esplorazio honen elementu garrantzitsuetako batzuk ditugu errealaren eta birtualaren gainjartzea, behatzaileak espazio mentalak sortzea, errealitatearen eta pertzepzioaren arteko mugak desegitea, espazioaren eta denboraren arteko loturak, esperientzia subjektiboa langaitzat, eta argia lehengai gisa erabiltzea.
Ideia hauek espazio edo leku jakin bateko pertzepzio nolakotasunei, baldintza espazialei eta inguruko eraginei emandako zuzeneko erantzun gisa formulatzen dira.
Ateratako proiektuak Europa, Asia eta Amerikan aurkeztu dira, testuinguru mota zabal batean, esaterako instalazio espezifikoetan, museo eta galerietako erakusketetan, eta hiri eskalako interbentzioetan.