Lantegi honek espazioaren tratamenduaren aukerak zabaltzea bilatzen du. Horretarako, espazio tridimentsionalen gaineko bideo-proiekzioa, anamorfosia, argi eta itzal proiekzioa eta espazio errealaren eta birtualaren gainjartzearekin zerikusia duten beste lanabes batzuk erabiliko ditu.
Sortzea, errealitatearen eta pertzepzioaren arteko mugak desegitea, espazioaren eta denboraren arteko loturak, esperientzia subjektiboa langaitzat, eta argia lehengai gisa erabiltzea.
Ideia hauek espazio edo leku jakin bateko pertzepzio nolakotasunei, baldintza espazialei eta inguruko eraginei emandako zuzeneko erantzun gisa formulatzen dira.
Lanerako baliabide hauek areagotu egiten dituzte arkitekto, artista, eszenografo, ikerlari edo nolabait espazioaren tratamenduari lotuta dagoen beste edozein diziplinatan ari denaren aukerak. Espazioa pertzepziotik birpentsatzean interesatuta dauden sortzaileei zuzenduta dago lantegia. Bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezagutza espezifikorik izatea.
Itxita
Gehitu iruzkina