ARTELEKU

Pello Ulazia

Profila

Pello Ulazia

(Mutriku, Gipuzkoa, 1966) artista eta arte ikerlaria. Artearekin lehen harremana Debako Arte Eskolan izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu eta azken sei urteotan arte ikerlari gisa dihardu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako Doktoradutza Aurreko Modalitatean ikertzaileak prestatzeko bekari esker.

Besteak beste, Karea proiektuaren esku-hartze artistikoa burutu zuen Donostiako Paseo Berrian (Koldo Almandoz eta Iñigo Salaberria zinemagileen lankidetzarekin aurrera eramandako ikus-entzunezko proiektua), Donostiako Udala eta Espainiako Ingurumen Ministeritzaren baimenekin (2009) eta Donostiako Tabakalera gune kulturalean (CICC) aurkeztu; Eusko Ikaskuntzako XVII Kongresuan "Innovación para el progreso social sostenible" esparruan parte hartu zuen, "Ikerkuntza Proiektuen Proposamenak" atalean, (2009), eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren babesarekin aurkezten du Nola egin arteaz? proiektua Arteleku gunean (Gipuzkoa).

Erlazioak

Erakusketa
2013/12/13 - 12/20