Koordinazioa: Ima Morillas (Paralux)
Izenburuak berak dion bezala, lantegi honen proposamena bideolanetan audioa lantzeak duen garrantziaren inguruan hausnartzeko beharraren ondorio da. Askotan, enkuadre edo argi egokia zaintzen diren bezala, azpiko zarata batek sekuentzia oso bat hondatu dezakela ahantzi egiten dugu. Hain zuzen, tailer honek errodai eta toma bakoitzak behar duen soinua behar bezala lortzeko jakintza jasotzea du helburu: gorputza duen off ahots bat, soinu efektu naturalak, soinu artistikoago edo
esperimentalagoak sortzeko moduak...
Nagusiki ikuspegi artistiko eta sortzaile batetik abiatuta, tailerrak, soinua jasotzeko, soinu bandak (musika, soinu efektuen diseinua) osatzeko edo soinu eta irudiak sinkronizatzeko nahiz nahasteko garaian, kontutan hartu beharreko prozedura, irizpide eta teknikak azaltzea du xede. Hortarako parte hartzaileen lan taldeak proposatu zenbait proiektu hartuko dira oinarritzat, tailerraren bukaeran emaitzaren bat erakusteko helburuarekin. Horrez gain 5.1 soinu arkitekturari ere arreta eskainiko zaio tailerrean, grabaketa prozesutik hasi eta ondotik egin beharreko tratamendua bitarteko pausuak azalduz.
Lantegia ikusentzunezko gutxieneko jakintza duten erabiltzaileei zuzendurik dago, bereziki bideogintzara zuzenduriko audioaren funtsetan sakondu nahi duten sortzaileei.
Gehitu iruzkina