ARTELEKU

Rms La Asociación

Profila

Rms La Asociación

Kultura-ekoizpeneko agentzia bat da, Madrilen 1999an sortua. Erakusketen komisariotzan jarduten du, proiektuak kudeatu eta ekoizten ditu, eta bitartekotza-programak egiten ditu arte garaikidearen arloan. 2010etik 2012ra bitartean, RMS, El Espacio zuzendu zuten; proiektuak egiteko laborategia eta eztabaidarako esparrua zen. Hauek dira egin dituzten azken proiektuak: "Contextos en desuso", Centre d'Art La Panera, Lleida (2012); eta "Sur le dandysme aujourd'hui", CGAC, Santiago (2010).