(Salvador de Bahía, 1984), Bilbon bizi da. Arte Ederretan (UPV-EHU) lizentziatu zen 2007an eta Nahikotasun Ikertzailea eskuratu 2010ean. Geroztik, Porrotaren erakarpenaren inguruko ideiak aztertzen dituen doktoretza ikerketan dihardu, Concepción Elorzak zuzendua.
2008 eta 2011 urte bitarteetan, bi proiektu garrantzitsu burutu zituen. Lehenengoa, Trabajo y Humildad deiturikoa, hainbat lekutan ikusgai egon zen, besteak beste, Abisal espazioan ( Bilbo, 2009) eta Rekalde Arteon ( Bilbo, 2009) Bizkaiako Foru Aldundiak banatzen dituen Ertibil sarietan aukeratua izanagatik. Bigarren proiektua, Duro Duro deiturikoa, Montehermoson ( Gazteiz, 2011) Next-Aurkezpenak Ekimenaren barruan eta Koldo Mitxelenan ( Donostia, 2011), Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Artista Gazteeen 44. Lehiaketan egon ziren ikusgai, besteak beste. 2013an, Tabloid izeneko publikazioa atera berri du, San Frantzisko hirian 2011an hasi zuen proiektua.