ARTELEKU

TRES

Profila

TRES

(Bartzelona, 1956) Tres, iraganean Bartzelonako underground giroari eta 80ko eta 90eko hamarkadetako musika banda esperimentalei lotua, hala nola La T, Klamm, Zush-Tres edo UMBN Aleatoria, ikusizko artista eta musikaria da, ezaguna batez ere isiltasunarekin egindako lanagatik eta bere ekintzengatik, zeinen artean nabarmendu bailitezke Cocktail isilak, Kontzertu isilak eta Blackout  direlakoak, edo eraikin eta makinen itzaltze mailakatuak. Haren lan artistikoa aurkeztu izan da Espainiako jaialdi eta kultur erakundeetan, baita Finlandia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batu, Italia, Polonia, Txina edo AEBetan ere.

2008ko uztailean ekintza berri bat egin zuen Bartzelonako Antonio de Barnola galerian, bere lanaren orientazio aldaketa bat ekarri zuena. Ekintza, Maldito silencio izenekoa, berrogeita zortzi kartutxo balagabe horma zuri baten kontra tiro egitean zetzan, eta era metaforikoan suntsitu nahi zituen isiltasunaren molde desiraezin edo negatiboak eskura zeukan anplifikatu gabeko soinu gorgarrienaren bitartez. 2009ko apirilean Arts Santa Monican (Bartzelona) bere ekintzak biltzen dituen katalogo bat aurkeztu zuen, bai jakinarazi ere bere arte ibilbidean etapa berri bati ekingo ziola. No más silencio, haren egungo proiektu kontzeptuala, isiltasunaren alderdi negatiboak aintzat hartzeko beharretik eta hura salatzetik sortzen da, agintearen menderatze estrategia nagusietako bat den aldetik. 2011n baxu, bateria eta ahotseko The Fake Druids bikotea fundatu zuen Ibizako D. Blake musikariarekin. 

Erlazioak

Kontzertua
2013/12/20