ARTELEKU

Xabier Erkizia

Profila

Xabier Erkizia

(Lesaka, 1975)
Soinu artista, irratilari, ekoizle eta kazetaria da. Bere lana pertsona, soinu eta euskarri ezberdinen arteko ikerketan oinarritzen da, egoera eta saiakera ugarietan, berdin soinu instalazioak, grabaketak, musika konposizio, irratirako sorkuntza, talde egitasmoak edo talde inprobisazioak… Azken 15 urteotan Europa, Amerika eta Asiako hainbat herrialdetan erakutsi eta jorratu izan du bere lana, eta lan zerrenda luzea argitaratu du, bakarrik nahiz beste artistekin elkarlanean. Besteen artean Francisco López, Eddie Prévost, Mattin, TV Pow, Maialen Lujanbio…

2000. urtetik ERTZ bertze musikan jaialdia ko-zuzentzen du baita Arteleku arte garaikideko zentruko AUDIOLAB soinu atala ere. Horrez gain sorkuntza kolektiboari eta orokorrean entzumenaren kulturari buruzko hainbat saiakera argitaratu ditu, eta zenbait komunikabidekin lan egiten du erregularki, bereziki prentsa idatzian eta irratian.