Online da iada Artelekuk argitaratu berri duen liburua. Euskaraz eta gaztelaniaz, liburuak hiru pentsalari feministaren ekoizpen teorikoaren parte diren Eve Kosofsky Sedgwick, Wendy Brown eta Gayle Rubin-en hiru testu jasotzen ditu, bai eta ere María José Belbelek, liburuaren editoreak, idatzitako sarrera, obra hauen testuingurua azaltzen duena. Liburua uztailaren 24an aurkeztu zen Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak jardunaldien baitan.