Artelekuk hiru pentsalari feministaren ekoizpen teorikoaren parte diren hiru testurekin liburua argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz. Eve Kosofsky Sedgwick, Wendy Brown eta Gayle Rubin-en testuekin batera María José Belbel liburuaren editoreak idatzitako sarrera dauka, obra hauen testuingurua azaltzen duena. Liburua uztailaren 24an aurkeztu zen Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak jardunaldien baitan.