Duela urtebete lantalde bat antolatu genuen, arte praktikaren barnean produkzioaren eta prozesuaren artean sortzen diren arazoak jorratzeko. Bilatze lan hau oso praxi zehatz batez gauzatu zen; laborategi/hitzaldi ziklo bat garatu, eta horretan beste artista batzuk gonbidatu genituen, lanean ari ginen esparruaren barnean proposamen propio bat gara zezaten. Laborategi hauek elkarri lotuz joan dira, eta gorpu dotore batenaren oso hurbileko mugikortasuna lortu dute, denen artean prozesu bakarra eratzeko ahalegin batez.
Debería habértelo dicho antes aipatutako prozesuaren ondorengo fase bat da, eta hiru zati dauzka:
_______________________________
Lab#7 Idilios de un dispositivo
Dani Tirado / Iván Gómez
Abenduaren 9tik 13ra; 16 h – 20 h
Laborategi zikloan zehar sortutako piezak zein dokumentuak erakusketa-formatuan aurkeztuko dira. Erakusketa honen dinamikak ahalegina egingo du formatu horrek berezko duen konklusio izaerari ihes egiteko. Horretarako, laborategi honek erakusketa-muntaketatik landuko du hondarren (piezak/dokumentazioa) arteko erlazioa. Piezak elkarrekin "lotzean" sortzen diren irakurketak gauzatzea landuko dugu, tratu jakin batzuk dislokatzen saiatuz eta, horrela, berrirakurketa etengabeak eraginez. "(...) Erlazio kontua /Robotika vs erakusketa-praktika (...)"
_______________________________
Ekitaldia
DHDA · Debería Habértelo Dicho Antes
Enrico L'abatte, Zazpi T'erdi, Juan Llano Borbolla, Pablo Marte, Leticia Linares, Itxaso Martínez, Paula Pin, Ebi Soria, Benedetta Orsoli, Jaime de los ríos, Oier villar, Dani Tirado, Iván Gómez
Jardunaldi hau bi unetan banatzen da.
1· Harrera: Abenduak 14, larunbata, 16:00etan / Reflex espazioa.
Lehen topaketa bat egingo da Reflex espazioan. Horretan, laborategi zikloaren parte izan diren gonbidatu guztiak izango dira. CsO Taldeak prozesu guztiaren dinamika aurkeztu eta komentatuko du, laborategietako bakoitzarekin batera. Eusebio Soriak dokumentazio erregistratutik abiatuta egindako bideoaren emanaldia ere izango da (20 min)
2·Inaugurazioa – Mahai ingurua: Abenduak 14, larunbata, 19:00etan / Arteleku
#7 Idilios de un dispositivo laborategitik ateratzen den instalazioak erakusketa-espazio eta bilera-espazio gisa funtzionatuko du. Espazio honek, une honetan, inaugurazio gisa funtzionatuko du, eta aldi berean mahai inguru bat hartzen duen eszenatoki gisa; horretan bat egingo dute proiektuaren parte izan ziren artisten ahotsek. Ekitaldi honen interesa mota honetako topaketetan jada komuna den praktika bat are gehiago formalizatzea da: alde batetik egindako lanaren ospakizuna izango da, eta bestetik lan horri dagokion kritika.
" (...)Laborategi ziklo hau esperimentua izan da berez, malguki baten metafora erabiltzen genuen esperimentua ikusi ahal izateko, laborategi bakoitza malgukiaren buelta bat baitzen, hurrengora iristen zen bat, harik eta denen artean elkarren gainean jarritako baina, era berean, elkarrekin konektatutako geruza-gorputz bat sortzen zuten arte. Prozesu bilakaeraren bilatze honek, bere isatsari heltzen dion arrain honek, geldialdi bat egiten du hemen, pentsatua izatearren. (...)"
_________________________________
Fanzinea
DHDA· De Habértelo Dicho Arderías
Xabier Gantzarain, Amaia Estanga, Iñaki Rifaterra, Ebi Soria, Benedetta Orsoli, Jaime de los ríos, Oier villar, Dani Tirado eta Iván Gómez.
Proiektuaren prozesua jasotzen duen fanzine formatuko argitalpenaren aurkezpena; bertan jasoko dira, halaber, testu berriak, mahai inguruaren transkripzioa, instalazioaren irudiak...
Reflex espazioa (data zehazteko dago).
Gehitu iruzkina