ARTELEKU

EGINZALEAK! BORDATU INTERAKTIBOAK

Ikasle kopurua: 11 saio bakoitzean

Saioaren iraupena: 50 min --- 13:00 / 18:00

Gonbidatua: Paola Guimerans

Tailer honek elektronika hastapen gisa balio lezake eta jantzietan teknologia txertatuz interakzio modu berrien ikerketa ere bada. Eskuz eginiko bordatu sinpleak oinarri hartuta, parte hartzaileek zirkuitu erraz bat eraikiko dute, elektrizitatea garraiatzeko ahalmena duten ehun eta hariekin. Helburua norberak bere bordatu interaktiboa sortu ahal izateko teknika eta material berriak ezagutu eta erabiltzen hastea da. Parte hartzaile bakoitzak beharrezko material guztiak biltzen dituen kit bat jasoko du. Elektronika ezagutzarik ez da behar tailerrean parte hartzeko. Gehiago irakurri

 EGINZALEAK! 3X2 BOTA EGIN BEHAR AL DUGU?

Partehartzaileak: gehienez 12pertsona

Iraupena: 50 min --- 12:00 y 17:00

AmonaTela ehun-ekintzaileek "3x2 Bota egin behar al dugu?" izeneko lehen tailerra aurkezten dute, LudoTela izeneko ikerketa lerroaren baitan. Lan-ildo horretan, tailer xpress formatuko zenbait ekintza mota biltzen dira. Jolasa eta birziklapenaren bidez,  DIY filosofia,  ehun hackinga eta elkarlanean egiten den diseinuaren filosofia zabaltzen dute. Modaren kontsumo eredu desberdinak arakatu eta ezagutaraztea dute helburu nagusia.

Emaus Gizarte Fundazioa AmonaTelaren balio eta filosofiarekin bat dator eta  ehun-ekintzaileen ekintzak eta ikerketarako beharrezko arropa zahar guztiak eman ditu doan.

Lantegi hau etxeko gazteenentzako pentsatua dago. Jolasen bidez, iada erabiltzen ez dugun arropa eraldatu egingo dugu eta zuntz hacker txikitan bilakatuko gara! Zergaitik bota behar dugu, SORTU dezakegunean? Zure arropa zaharrak ekartzea gomendagarria da. Osagarri ikusgarriekin aterako zara! Gehiago irakurri

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko