Jardunaldi hauek How to disappear completely proiektu zinematografikoaren aurkezpenari laguntzen diote, film horren sorrerari buruzko galdera eta eztabaidei berriro ekinez.
Many of Them aldizkariraren hirugarren alerako hainbat zuzendariri elkarrizketa sail bat egiterakoan, haien artean Costa-Gavras, Raya Martin, Rikrit Tiravanija, Mia Hanssen-Love, Carlos Reygadas edo Olivier Assayas zeudela, ildo diskurtsibo paralelo batzuk azaldu ziren: ikus-entzunezko hizkuntza eraikitzeko moldea, itxuraz zaharkituriko egitura batzuen existentzia, egungo hizkuntza eta sistema zinematografikoek planteatzen dituzten arazo batzuk eta, batez ere, irudia pentsatzeko molde berriak lirudiketenen sintomak. Hala, gogoeta horiek praktikaren eremura eramateko premia azaldu zen elkarrizketa sortzaile bat dela bide, zeina 2012ko abuztuan abiatu zen Raya Martin filipinar zuzendariarekin hasitako korrespondentziatik eta berak planteaturiko manifestu edo kapitulu egitura modukotik.
"Gidoi" hau garatuz joan zen harik eta lankidetza proiektu askoz zabalago bat osatu zen arte, zerrenda luzeko lokalizazioetan ‑Jaipur, Delhi, NewYork, Nairobi, Tepoztlan, Mexiko D.F., Santiago (Txile), Singapur, Abu Dhabi, Paris edo Los Angeles, besteak beste‑ grabatu zena eta bertan hainbat pertsonak parte hartu dute. Filmak Nathalia Acevedo mexikar antzezlearen lankidetza berezia barne hartzen du; bera Carlos Reygadas-en Post Tenebras Lux filma errodatu zen lokalizazioetara itzuli zen, haren protagonista izan baitzen, eta set, historia horretatik eta bere pertsonaietatik abiaturik sartzen den bidaia hori atzematen du. Hasierako programa horren inguruan, hain finkatua nola guztiz irekia den konfigurazio baten inguruan antolaturik, narrazioa hedatu egiten da eta ezin konta ahala narrazio dauzka, adarkatu eta nahasten direnak: narrazio kontaezinak, ezineko bilaketak eta kartografiak.
Luis Miñarro, "Film-Espedizioa*. How to disappear completely-ri buruzko oharrak" jardunaldian filmaren ekoizlea izango dugu eta solasaldi bat planteatuko da ekoizpen moldei buruz. Nathalia Acevedo antzezlea ere bertan izango da, Post Tenebras Lux-en proiekzioa aurkeztuko du eta How to disappear completely filmeko taldearekin hitz egingo du. Jardunaldia film hori Trueba zinema aretoetan proiektatuz amaituko da.
JARDUNALDIA asteazkena ekainak 19
11:30ean: Jardunaldiaren sarrera - Antonio Macarro eta Maialen A.C.
12:00etan: "Ekoizpen eredu berriak" - Luis Miñarro
16:00etan: "Post Tenebras Lux" filmaren aurkezpena - Nathalia Acevedo
16:30ean: "Post Tenebras Lux"en proiekzioa. Carlos Reygadas, Mexiko 2012. 120 min.
19:00etan: "How to disappear completely" filmaren aurkezpena – Nathalia Acevedo eta taldea.
22:00etan: "How to disappear completely" filmaren proiekzioa Trueba zinema aretoetan.
Itxita
Gehitu iruzkina