ARTELEKU

Nathalia Acevedo

Profila

Nathalia Acevedo

 

Zuzendari eta ekoizle gisa, Nathaliaren lanek noiselab.tv barne hartzen dute, online bideo sail bat izen bereko kultuko etxe mexikarrarekin lankidetza; halaber, musika eta iragarki bideoak egin ditu. Plataformak eta online edukia garatzeaz gainera, beti musikaren mundutik hurbil lan egin du musika aholkulari eta hautatzaile gisa.

2012an Nathalia antzezle gisa debutatu zen Carlos Reygadasen "Post Tenebrax Lux" filmean, 2012an Urrezko Palmondoa, zuzendari onenari emandako saria, jaso zuena Cannesko zinema jaialdian. Haren azkeneko proiektuetarik dira: Mauricio Guillenen "Avenida Progreso", Griffin Marcus-en "Interno" eta Antonio Macarroren "How to disappear completely".