ARTELEKU

Jardunaldia

2013/06/04 - 06/07

Mintegi honek askotariko diziplinen eta lengoaien arteko elkarrizketa bat proposatzen du isiltasunaren kontzeptuari buruz. Tapiz poetikoen sail baten modura pentsatua dago, aztergai hauek dituela: elurraren, gauaren edo basamortuaren isiltasuna, literaturan, pinturan edo musikan; zinema mutua eta soinudun zinema; zarata eta beldurra; sekretuaren isiltasuna eta beste isiltasun sinboliko batzuk.

Mintegian film zatiak eta argazkiak proiektatuko dira eta musika entzute asko egongo da. Isiltasunarekin konprometituta dauden soinu esperientzia ezberdinak ere proposatuko dira.

"Niri jarraitzeko pazientzia baldin badaukazue jakingo duzue nola dagoen hain soinu zoli bat non bera eta gure artean ezer ez den bizi" Helen Keller.

Hemen elurraren isiltasunari buruzko hitz batzuek, mintegirako gonbite moduan:

"Guztiok izan gara elurraren soinuak xurgatzeko moduaren lekuko. Elurra eta isiltasuna beti doaz elkarrekin; "elurra" hitza ia isiltasuna eragiten duen sorginkeriaren pareko litzateke; hala ere isiltasunaren esperientzia partekatzea oso bestelako kontua da. Elurra ispilu bat bezala aritzen bada begira dagoenaren aurrean, elurraren isiltasuna gure barne egoeraren ispilu akustiko bezala ere aritzen da. Gure isiltasuna izan daiteke isiltasunean islatzen dena, elurraren isiltasunak gure bokal guztiak irentsi ditzake, gure kontsonante guztiak, soinu oro, edo musika ezezagun bat atera dezake bertatik. Elurraren isiltasuna topaketa baterako prestatzen gaituela dirudien isiltasun bildua da."

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

10:00 - 13:30
16:30 - 18:30

Izena eman

Itxita